XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Santiago IBARGARAI

Erratzuko alkatea

Oraindik gauza garbirik ez dakigu, baina trazatu hori ofiziala egiten bada, baztango alkatearekin bildu eta zerbait egin beharko dugu guk ere.

Pisuko garraio guzia hemendik pasatzea gogorra izanen litzateke hemengo jendearentzat, gauden bezala ongi baigaude.

Halere, horrelako obra handia egitea erabakitzen badute, guk ezin izanen dugu gauza handirik erran, seguraski.

Inori ez zaio bidea bere etxe gainetik pasatzea gustatzen, baina indarrean heldu badira ezin izanen dugu ja egin.

Ofizialki, erran bezala, ja ez dakigu. Nafarroako Gobernuak Ibañetatik pasatzeko asmoa zuela uste genuen, orain Intxausperen deklarazio horiek... Igual jendearen erreakzioa ikusten ari dira, ez dakit.

Jendeak erraten dit zerbait egin beharko dugula, baina trazatua ofiziala egin arte ezin dugu gauza handirik egiten ahal.

Gezurra baldin bada behatzak harrapatzen ahal ditugu tartean. Egitan horrela dela jakin eta gero egin beharko dira batzarreak, bilerak eta kontu. Hemendik egiten bada, Balleko Udalak mugitu beharko du, eta hor gure laguntza izanen du.